Gaur goizean Euskadi Irratian edo Radio Euskadin (ez dakit non, zeren eta biak sintonizatu ditut esnatzerakoan), Zumarragako El Salvador elizako parroko gisa jardun duen José Ignacio Munilla, 44 urtekoa, gotzain izendatu dutela entzun dut.
Diario Vascon publikatu izan dituen artikuluak osotasunean irakurtzeko kemenik ez dut inoiz izan. Ezagun homosexual batek, kristaua bera, eman zidan noizbait gizon honen talantearen berri.
Kontua da Google-i galdezka joan naizela eta Autores católicos izeneko webgunea deskubritu dudala. Bertan argitaratu ditu Munillak artikulu mordoa.
Webmaster prestua du webguneak eta azkar aldatu diote titulua: jada Palentziako gotzain gisa aurkeztua da. Elizaren alderdi kontserbadoreena internet kontuetan iaioa ez dela esango duzue gero??
Google-n eginiko ehizaldiaren ondoren, Munillaren artikulu sorta gainbegiratzen egon naiz. Egia aitortzeko, ez dute balio irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina baterako, baina edonoren bilirrubina igoko lukeen artikulu batekin egin dut topo berehala. Izenburua Homosexualidad y esperanza.
Zera dio gure gotzainak:
«El cambio en la consideración de la homosexualidad, de trastorno psicopatológico a mera condición sexual alternativa, se ha debido más a las presiones de los influyentes lobbys gays, que a nuevas evidencias científicas. Fue en 1980 cuando estos grupos consiguieron una de sus mayores «victorias», al lograr que la Asociación Americana de Psiquiatría retirara la homosexualidad del manual de trastornos comportamentales (Diagnostic and Statistical Manual)».
(??)
«Existen, no obstante, profesionales de primera línea que se atreven a continuar afirmando lo que la psiquiatría siempre ha afirmado: estamos ante un trastorno neurótico (Van Den Aardweg, Bieber & Bieber, Aquilino Polaino, etc…)»
Ezin izan dut gehiago irakurri, baina honek ematen du gotzain berriaren kapazidadearen berri (gaitasuna jarri behar nuen, baina txiste errazegia litzateke; errazegia den bezala idaztea erreparatzeko artikuluaren interneteko loturaren amaierari).
José Ignacio: gaixo zaude.
Oharra: hau guztiau idatzi ondoren, Patxi Traperok gaia tratatu zuela ikusi dut. Otsailean edo. Hor doa:
«Jose Ignacio Munilla Zumarragako El Salvador parrokiako parrokoa da. Opusekoa, edo hor nunbaitekoa. Azeri hutsa negozioetarako. Zumarragako udalak 40 miloiko subentzioa ematea lortu zuen eliza berri bat eraikitzeko. Bertan bizi da, eta bertan dabil, bere eliztarren artzai».