InicioRevista de prensaiglesia catolicaFEDEA ALA ERLIJIOA?. Koldo Rodríguez Bengoa

FEDEA ALA ERLIJIOA?. Koldo Rodríguez Bengoa

Publicado en

Frai

Eta Jon Sobrinorena? Badakizue duela gutxi ‘ohar’ bat kaleratu dutela Erroman -urtetan ibili dira itxaroten ateratzeko, auskalo zer helbururekin- haren teologia zalantzan jartzen eta zenbait puntutan ‘arriskutsutzat’ jotzen. Orain artean ez dira sartu El Salvadorreko martiria izan zitekeen euskal hiritar honen kontra, ez direlako ausartu, gogo faltan ez baitira ibili, hori ez. Monseñor Romero ere bide beretsutik aritu zen, Ellakuria eta hildako besteak bezala. Eta zein bide zen hori?

Bada, oso pertsona erlijiotsuak izanik, beren fedearen eskariari men egin zioten eta komenientzia eta erakunde gehienen kontra jarrita, pobreen aldeko aldarria egin zuten. Tristeena, kasu honetan, erlijio-erakunde eta pertsonen kontra jardun behar izana da, pobreen aldeko hautua eginda. Nire uste apalean, beren jokaeraren arrazoia eman beharko luketenak ez dira santu hauek, haien kontra Erromako kuriako bulegoetatik etengabe ari diren beste horiek baizik.

Kontu hori dela-eta, Euskal Herrian sinadura bilketa antolatu da Elizbarrutietako Misioetako arduradun batzuen ekimenez, besteak beste, zeren hainbat ekimen antzeko izan baitira han-hemenka. Bizkaiko misioetako pertsona batzuen bitartez jakin nuen Miguel Asurmendi, Gasteizko gotzaia eta Euskal Misioetako arduraduna, haserre jardun zela ekimenaren sortzaileen kontra, horrelako zerbait denon artean hitz egin beharrekoa zela martxan jarri aurretik, eta orduan bakarrik erabaki zitekeela egitea ala ez… Arranopola!! Jon Sobrinori egin diotena egin aurretik galdetu ote zieten/ziguten ala? Guk denon ahotsa entzuteko ahalegina egin behar dugu, baina haiek bati ere kasurik egin gabe sudur puntatik ateratzen zaiena esateko eskubidea omen dute…

Eta txarrena, horrelakoak esaten dituztenean beren intentziorik onenarekin egiten dutela, pentsatu ere egin gabe burutzen ari diren injustiziaz. Zeren horrelakoak egiten dituztenak konbentzituta nago pertsona jatorrak direla orokorrean, bere bizia besteen alde emateko prest egon izan direnak inoiz. Baina erlijioaren gurpil zentzugabean sartzen direnean, erakundearen defentsa egiteari eskaintzen dizkiote bere onenak, jatorrizko konpromisoaren sustraia ahaztuz.

Sarri esan izan dut Opus-eko edo Comunión y Liberación edo Camino Neocatecumenal-eko kideak, funtsean, pertsona onak direla. Baina kasu askotan beren erakundeari dioten atxikimendua ez datorrela Fedetik, Beldurretik baizik. Eta gauza bera gerta liteke eta gertatzen da horrelako mugimenduetan sartu gabe ere, Elizbarrutiko kide arrunta izanik, ala obispo.

Beraz, gonbite bat: galde diezaiogun geure buruari ea zerk garamatzan Eliza edo era horretako erakundeak modu itsuan defendatzera: Ebanjelioak barruan jartzen digun pozak ala ezezagunak edo gurea bezalakoa ez denak (‘mundua’, erlijio-gabezia, etorkizuna…) ematen digun beldurrak?

Últimos artículos

Al Consejo de Ministros del Reino de España -- Alberto J. Revuelta Lucerga

Enviado a la página web de Redes Cristianas Alberto J. Revuelta Lucerga, NIF 499780J, abogado,...

El Papa nombra dos Obispos Auxiliares para Madrid

Vatican News Monseñor Vicente Martín Muñoz del clero de Mérida-Badajoz y Monseñor José Antonio...

El Gobierno aprueba un plan para indemnizar a las víctimas de pederastia de la Iglesia -- Natalia Chientaroli / Alberto Ortiz / Jesús Bastante

eldiario El Consejo de Ministros recoge la propuesta que realizó el Defensor del Pueblo sobre...

Noticias similares

Al Consejo de Ministros del Reino de España -- Alberto J. Revuelta Lucerga

Enviado a la página web de Redes Cristianas Alberto J. Revuelta Lucerga, NIF 499780J, abogado,...

El Papa nombra dos Obispos Auxiliares para Madrid

Vatican News Monseñor Vicente Martín Muñoz del clero de Mérida-Badajoz y Monseñor José Antonio...

El Gobierno aprueba un plan para indemnizar a las víctimas de pederastia de la Iglesia -- Natalia Chientaroli / Alberto Ortiz / Jesús Bastante

eldiario El Consejo de Ministros recoge la propuesta que realizó el Defensor del Pueblo sobre...